Markel Alberdi eta Ander Romarate igerilariek masterclass bat eskainiko diete Deustuko ikasleei Donostiako campusean

Markel  Alberdi eta Ander  Romarate igerilariek masterclass bat eskainiko diete Deustuko ikasleei Donostiako campusean
2017/11/22
12:00 – 13:00
Gradu aretoa. Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Markel Alberdi (Rio 2016) eta Ander Romarate (Londres 2012) igerilariek masterclass bat emango dute datorren asteazkenean, azaroak 22an, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean: “Olinpiar Jokoen bidean murgilduz”. Hitzaldi horretan, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako + Lehen Hezkuntzako gradu bikoitzeko ikasleei beren bizipenak eta irakaspenak azalduko dizkiete, eliteko kirolean aritu ondoren. Klase hau Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako eta Lehen Hezkuntzako gradu bikoitzeko ikasleei prestakuntza osatzeko eskaintzen dien proposamenaren barruan dago. Saio magistralak izango dituzte ospe handiko pertsonen eskutik, baita jardunaldiak, mintegiak edo topaketak ere, Jarduera Fisikoa, Kirola eta Osasuna arloko prestakuntzaren osagarri.
 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna Restaurante Aitzgorri(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>