Luz Congosto, gezurren eta boten harrapatzailea Twitterren – Inspira STEAM at home

Luz Congosto, gezurren eta boten harrapatzailea Twitterren - Inspira STEAM at home
2020/06/17
16:00 – 16:40
Online
 
Inspira STEAM at home. Mujeres que inspiran

  • Izenburua: Mª Luz Congosto, gezurren eta boten harrapatzailea Twitterren @congosto)
    • Eguna: ekainak 17, asteazkena
    • Ordua: 16:00 (CEST)

Izena emateahttp://deus.to/congosto

Datorren asteazkenean, ekainak 17, 16:00etan, Mª Luz Congosto (@congosto) izango da Inspira STEAM at home zuzeneko elkarrizketa zikloaren hirugarren saioan gonbidatua. Saio horren helburua emakume zientzialariak eta teknologoak ikusaraztea da. Saioaren izenburua hau izango da: ”Mª Luz Congosto, gezurren eta boten harrapatzailea Twitterren”. Hitzaldi horretan azalduko du zelan bihurtzen diren biral gizarte sareetako mezuak edo zelako teknikak dauden erabiltzaile faltsuen kontuak atzemateko. Horrez gain, koronabirusaren krisian zehar fake news-en (gezurrezko albisteak) hedapenaren inguruan zer iritzi duen ezagutuko dugu.

Mª Luz Congosto Telematikako doktorea da Carlos III.a Unibertsitatean eta Informatikako lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Gaur egun, Carlos III.a Unibertsitateko Telematikako Ingeniaritzako Saileko ohorezko irakaslea da. 2008tik gizarte datuen ikertzailea da, bereziki Twitterren. Sareen analisia eta bisualizazioa erabiltzen ditu jokabide-ereduak, mezuen hedapena eta erabiltzaileen karakterizazioa aurkitzeko. Lanbideko aurreko etapan enpresa pribatuan aritu zen. 1998tik 2008ra Telefónica I + D-ko telekomunikazioetako berrikuntzako proiektu handietan lan egin zuen. 1980 eta 1984 bitartean, FUJITSU taldekoa izan zen eta TESIS-A oinarrizko softwarea garatu zuen.

Aurreko Inspira STEAM at home saioak

Inspira STEAM at home elkarrizketen zikloa maiatzaren 20an hasi zen. YouTuben zuzenean eskaintzen dira eta ikus-entzule guztientzat zabalik daude: Profesional, irakaslea edo adin guztietako ikasleentzat ere bai.

Nerea Luis adimen artifizialeko aditua eta Maitane Alonso ikaslea eta MITek saritutako ikertzailea izan ziren lehenengo bi topaketetako protagonistak. Elkarrizketen laburpenak eta bideoak eskura daude web honetan: www.inspirasteam.net.

Inspira STEAMen laguntzen dute

Deustuko Unibertsitateak sustatzen du elkarlanerako espazio hau, Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziarekin batera, eta erakunde finantzatzaileek babesturik (Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako hiru foru aldundiak, BBK, Roche, Barcelona Activa, Silk, HP Foundation eta Donostiako Udala). Espazioaren bideratzaileak Deustuko Unibertsitateko Lorena Fernández (@loretahur) eta Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziako Estibaliz León (@estileon) dira.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>