#Madrid Next Generation: Susperraldirako Europako Funtsei buruzko mintegien zikloa

#Madrid Next Generation: Susperraldirako Europako Funtsei buruzko mintegien zikloa
2020/11/11
09:00 – 14:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Mintegien ziklo honen helburua da Next Generation EU ekimen komunitarioak eta, bereziki, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoak tokiko ekonomiak suspertzeko irekitzen dituen aukerak zabaltzen laguntzea da.

COVID-19aren krisiaren eragin sakona dela eta, funtsak behin betiko eratu ondoren, premiazkoa izango da erakundeek eta gainerako eragile ekonomikoek finantza mekanismo horren funtzionamendua ezagutzea eta proiektu zehatzetan gauzatzeko ahaleginak hitzartzea.
Horren guztiaren helburua da jarduera eta enplegua azkar berreskuratzea, ekonomiaren modernizazioan eta trantsizio ekologikoan aurrera egiteko.

Mintegi akademikoen ziklo honek, hitzaldi eta mahai inguruen bidez, administrazio publikoetako zuzendariei eta enpresa ehunaren ordezkariei emango die lekua. Zerbitzu profesionalek funtsen kudeaketan izango duten zeregina kontuan hartuta, eta tokiko kudeaketaren protagonismoa ahaztu gabe, Deusto Business Schoolek hainbat enpresaren eta Madrilgo Udalaren laguntza bilatu du ziklo hau antolatzeko.

Mintegiak formatu mistoan egingo dira, hizlarien presentzia fisikoarekin eta bertaratutakoen kopuru mugatuarekin, eta ekoizpen osteko streaming bidez emango dira.
Erakundeak aplikatu beharreko antikobid neurrien artean, honako hauek daude: edukiera mugatzea; gonbidatuen iritsiera mailakatua izatea; tenperatura hartzea eraikinera sartzean; maskara eramateko betebeharra ezartzea; atrilen eta mikrofonoen higienizazioa; eserlekuen arteko distantzia; gel hidroalkoholikoak eskuragarri izatea.

9:00-10:00 Irekiera

  • Álvaro de la Rica, Deusto Business Schooleko dekanoa
  • Begoña Villacís, Madrilgo udaleko alkateordea
  • Fernando Ruiz, Deloitte Españako presidentea
  • Ana de la Cueva, Ekonomiako eta Enpresari Laguntzeko Estatu idazkaria. TBC

ModeratzaileaJuan Moscoso del Prado, Deusto Business Schooleko irakaslea izango da.

10:00-11:30 I. Mahaia. Europako funtsak eta tokiko ekonomiarako proiektu estrategikoak

  • Jaume Collboni, Bartzelonako 1. alkateordea.
  • Juan Bravo, Andaluziako Juntako Ogasun, Industria eta Energia sailburua
  • Jose Alberto Gonzalez-Ruiz, CEOEko idazkari nagusia
  • Fernando de Pablo, Madrilgo hiriko Transformazio Digitaleko Bulegoko zuzendaria

Moderatzailea: Irma Jiménez, Hewlett Packard Enterpriseko Gai Korporatiboen zuzendaria Frantzia eta Europako hegoalderako. 

-Kaferako atsedenaldia-

11:45 -13:15 II. Mahaia Europako funtsak: Espainiako lehiakortasuna bultzatzeko aukera

 

 

  • Alex Rayón, Deustuko Unibertsitateko errektoreordea
  • David García, Madrid Eraikuntzaren, Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren Munduko Hiriburua Klusterreko presidentea.
  • Maite Arcos, Telekomunikazioetako eta Ikus-entzunezko Komunikazio Zerbitzuen Antolamenduko zuzendari nagusia, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioan

Moderatzailea: Francisco Javier Antón, Madrilgo Big Data Klusterreko presidentea

13:15 -14:15 Susperraldirako aurreikuspenak

  • Manuel de la Rocha-Vázquez, Espainiako Gobernuko Presidentetzako Ekonomia Gaietarako Saileko zuzendaria
  • Enrique Gutiérrez, Financial Advisoryko bazkide zuzendaria Deloitte Españan
  • Santiago Saura, Nazioartekotze eta Lankidetzako Alor Delegatuko zinegotzia

Moderatzailea Mikel Larreina, nazioarteko harremanetako dekanordea.

Deusto Business School

Izena emateko

Babeslea: Deloitte eta Ayuntamiento de Madrid

Informazio gehiago
Indira Santos
indirasantosr@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

2 iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>