Innobasqueren astearteak “Kirola, berrikuntzaren eta hazkunde sozio-ekonomikoaren motorra”

Innobasqueren astearteak
2015/03/10
12:00 – 14:30
Icaza Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Kirolak balio erantsi gordinaren %1,76 sortzen du eta enplegu guztiaren %2,12 da Europako Batasunean (EB). Euskadin zuzeneko 8.000 enplegu sortzen ditu. EBko Kontseiluak aitortu ditu kirolak Europako ekonomian eta gizartean dituen betekizuna eta eragina. Baita ere azpimarratu du sektore hau aparteko erresistentzia ari dela erakusten krisi garaian.
Kirola da, halaber, berrikuntzaren motor garrantzitsu bat. Gainera, ikerketan oso trinkoa den sektorea da, zientzia- eta teknologia-transferentzia handia sortzen duena beste eremu batzuetara, adibidez, elektronika, osasun, elikadura, biomekanika edo informatikara.
Nola egiten dute berrikuntza kiroletan espezializaturiko ETEek?  Posible da kudeaketa berritzailea ohiko futbol-klubetan? Lasterketa egiten edo eskuz pilotan jokatzen ari garenean, zein da atzean dagoen zientzia eta teknologia? Zein eginkizun dagokio Administraziori gizarte osasuntsuak eta ez hain egonekoak lortzeko? Bada Euskadin kirolari buruzko patenterik? Nola lehiatzen dira hiriak nazioarteko kirol-destino bihurtzeko? Zer proiektu dago kirola gizarte-kohesioaren eta balioen bektore gisa antolatzeko?
Gai hauek eta beste batzuk jorratuko dira Innobasqueren Astearteak programan, kirolari eta berrikuntzari eskainiko zaiolarik hiru aldetatik begiratuta: enpresa-garapena, gizarte-eginkizuna, eta zientzia- eta teknologia-ikuspegia.
Parte-hartzaileak:
  • Jokin Garatea. GAIA, Euskadiko Telekomunikazioen Clusterreko nazioarteko proiektuen zuzendaria
  • Mª Teresa Linaza. Vicomtech-IK4-ko e-Turismo eta Ondare Saileko zuzendaria, eta Replay Europako Proiektuaren koordinatzailea
  • Fernando Asenjo. Deustuko Unibertsitatearen Bilboko Campuseko zuzendaria
  • Josu Urrutia. 2011-2015ean Athletic Clubeko presidentea
  • Álvaro González. Getxoko Udaleko Kirol Arloko zinegotzia
  • Sabin Anuzita. Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Arloko zinegotzi delegatu
  • Francisco Javier Roca y Javier Conde. Deporte Sin Barreras fundazioko presidentea eta ohorezko patronatu-kidea

Izen-ematea.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>