Master Talks: Softwarearen garapeneko lanbideaz inork kontatu ez zidana

Master Talkekin jarraituko dugu Konputazioari eta Sistema Adimendunei buruzko Unibertsitate Masterraren barruan eta oraingo honetan Mikel Orsek bisitatuko gaitu irailaren 26an 15:00etatik 18:00etara Ingeniaritza Fakultateko 312. gelan:
Izenburua: Lo que nadie me contó sobre el mundo profesional del desarrollo de Software
Niri buruz: Bizkaiko software-ingeniaria naiz, eta 20 urte baino gehiago daramatzat sektorean, hainbat enpresatan rol desberdinetan. Azken 8-10 urteetan, Datuen Ingeniaritzaren eta Lidergo Teknikoaren munduetan aritu naiz, eta gaur egun Tech Lead naiz Clarity AI enpresako Datuen Ingeniaritzako sailean. Gainera, softwarearen kalitatearen eta arintasunaren zale sutsua naiz. Gehiago jakin nahi baduzu, hona jo: https://mikelors.com/aboutMe/
Abstract-a: Sektoreko lanpostu eta enpresa desberdinetan 25 urte eman ondoren, zerk funtzionatzen duen eta zerk ez ikasi dut, nahiz eta enpresa asko eta askoren eguneroko lanean mantentzen diren. Software hobea egitea zerk eragiten duen ikusi dut, eta softwareko profesionalak garen aldetik zoriontsuago eta karrera profesional hobea izateko aukerak zerk eragiten dituen ere bai.
Saio honetan soldatak, lan-kultura, lan-ingurunea, agile, teknologiak, telelana, aparteko orduak, produktibitatea, enpresa-motak, rolak, dibertsitatea, burn out sindromea, deadline-ak, nagusiak eta liderrak... izango ditugu hizpide. Gaur egun, softwarearen munduan lan egitea nolakoa den azaltzen duen ikuspegi orokorra. Nire ustez karrera profesional hobea eta lantoki onak eta ez hain onak identifikatzeko lagungarri izan daitezkeen pista batzuk partekatuko ditut.
Etorri nahi baduzu, eman izena esteka honetan: esteka