Masterclassa: “Cómo afrontar el nuevo paradigma del control público: la experiencia del Tribunal de Cuentas”
Zuzenbide fakultateko Compliance y Buen Gobierno zikloaren barruan, Unibertsitateko Garate aretoan, “Cómo afrontar el nuevo paradigma del control público: la experiencia del Tribunal de Cuentas” izeneko masterclassa eskainiko du Eduardo Ruiz-Garciak, Europako Kontu Auzitegiaren Idazkari Nagusiak.
Eduardo Ruiz-García, Europako Batzordean erantzukizun handiko kargua izan duten gutxiren artekoa da. Europako Kontu Auzitegian hogei urteko esperientzia izanik, azken 10 urteak Idazkari Nagusi modura, erakundearen eraldaketaren gidaria izan da, Europar Batasuneko politika publikoen kudeaketan finantzen kalitatezko kontrola egiteko, eta horrela “Europako kontzientzia finantzarioa” izateko.
Ekitaldia, otsailaren 19an izango da, 18:00etatik 19:30era. Aurkezle arituko da María Luisa Sánchez Barrueco irakaslea, Jean Monnet SAPIA moduluaren koordinatzailea.
Gainera, streaming bidez ere eskainiko dute.
Deusto Law Alumni eta Deusto Business Alumni elkarteek ere hartuko dute parte.
Sarrera librea da, baina izena eman behar da.