Masterclassa: “Alto nivel en piragüismo”. Espainiako Piraguismoko Federazioko Xabier Taberna izango da irakaslea
Deustuko Unibertsitateak masterclassa antolatu du, Alto nivel en piragüismo. Irakaslea Xabier Taberna izango da, Espainiako Piraguismoko Federazioan 14 urte daramatza Espainiako Ekipo Nazionaleko Slalomeko palariak entrenatzen.
Entrenatzaile modura hartu du parte hiru Olinpiar Jokotan (Pekin, Londres eta Rio de Janeiro) eta gaur egun Tokio 2020rako sailkapen olinpikorako prestatzen ari da buru belarri. Haren lana ezinbestekoa izan da Irungo Ander Elosegi piraguistaren prestakuntzan, bi aldiz izan da laugarren Olinpiar Jokoetan (Pekin, eta Londres 2012) eta behin zortzigarren (Rio 2016). Horretaz gain Espainiako Piraguismo Federazioko arduraduna da Euskadin eta BAT Basque Team-eko kide ere bai.