Kaudimenik ezari aurrea hartzeko neurriak ETEentzat eta ekintzaileentzat

Kaudimenik ezari aurrea hartzeko neurriak ETEentzat eta ekintzaileentzat
2016/03/17 – 2016/03/18
16:00 – 13:15
Ellacuria aretoa. Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak jardunaldi bat antolatu du martxoaren 17an eta 18an, Europar Batasuneko Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako Jean Monnet Bikaintasun Zentroaren ikerketa proiektuari lotuta: “Early detection systems and alternatives to insolvency proceedings for SMEs”.
ETE eta ekintzaileen kasuan konkurtsoak porrot egin duela ikusirik, eta arlo honetan erkidegoetako erakundeen gomendioari jarraituz, erakunde parakonkurtsalen egokitasuna aztertuko da jardunaldian, subjektuen kaudimen gabeziari aurrea hartzeko. Horrez gain, espainiar ordenamendu juridikoan aurreikusitako neurriak ere aztertuko dira, finantzazioa hobetzeko. Azterketa Zuzenbide Publikoaren eta Pribatuaren ikuspegi bikoitzetik egingo da, azken horren barruan aparteko arreta eskainiz enpresen finantzazioa sustatzeko apirilaren 27ko 5/2015 Legeak sartu dituen neurriei.

Jardunaldia liburutegiko Ellacuría aretoan izango da. Ordutegia hau izango da:
-martxoak 17, osteguna, 16:00etatik 20:00etara
-martxoak 18, ostirala, 10:00etatik 13:15era

Jardunaldiaren programa, hemen

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>