Mahai ingurua: “Ezetz esan zuten: erresistentziari buruzko saiakerak”

Mahai ingurua: “Ezetz esan zuten: erresistentziari buruzko saiakerak”
2020/03/03
15:30 – 17:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitatean, Rosa Blanca Fundazioarekin lankidetzan, “Arrosa Zuria. Ikasleen erresistentzia Hitlerren aurka1942/43 ” erakusketa ibiltaria izango da.

Otl Aicher diseinatzaile grafikoak sortutako erakusketak 47 panel ditu, eta horien bidez, irudiak eta garai hartako lekukoek idatzitako testuak tartekatzen dira. Lekukoek kontatzen dute Arrosa Zuriaren historia, erresistentzia ekintzak, beste oposiziogileekin izan zituzten loturak eta justizia nazionalsozialistak taldea nola zatitu zuen.

Erakusketaren harira, Deustuko Unibertsitateak “Ezetz esan zuten: erresistentziari buruzko saiakerak” mahai ingurua antolatu du. Parte hartzaileak: Etika Aplikatuko Zentroko Izaskun Sáez de la Fuente eta Javier Martínez Contreras irakasleak eta moderatzailea, María Luz Suarez Castiñeira Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Nazioarteko Harremanen eta Humanitateen Saileko zuzendaria.

Mahai ingurua martxoaren 3an, asteartean, izango da, 15:30ean, Garate Aretoan

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>