Mahai ingurua: “Ekintza Humanitarioaren dilemak gatazketan”
Parte hartzaileak: Joana Abrisketa, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakaslea), Cristina Churruca (Deustuko Unibertsitateko NOHA masterreko zuzendaria) eta Nuria González (Mugarik Gabeko Medikuen elkarteko langile humanitarioa). Moderatzailea: Cristina de la Cruz Ayuso, Deustuko Unibertsitateko Etikako irakaslea.
Ikuspegi desberdinetatik, politika, etika eta zuzenean izan duten esperientzietatik, hizlariek indarkeria testuinguruetako esku hartzeetan sortzen diren dilemak aztertuko dituzte, hau da, biktima zuzena, ondorioak jasaten dituena, populazio zibila den egoeretakoak.
Mahai ingurua “Seguir con vida” ekintzen barruan antolatu du Mugarik Gabeko Medikuen elkarteak, irailaren 21etik urriaren 5era bitartean, Bilbon.