Mahai ingurua: “Immigranteen elkarteen integrazioa eta parte hartzea Informazioaren Gizartean”
Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT), erabat aldatu dute pertsonek informazioa sortu eta eskuratzeko modua eta euren artean komunikatzekoa. Antolamendu berri horri Informazioaren Gizartea edo Sare Gizartea esaten zaio. Europar Batasunean eta bertako Kide diren Estatuek inklusio digitala ezarri dute helburu estrategikotzat, eta IKTen erabilerak aukera berdintasunerako aukera ematen duela identifikatu dute. Bestalde, Espainian immigrazioen joan-etorri handiak ezagutu dira 2000.eko hamarkadan. Ikerketa batzuen arabera, immigranteen elkarteak kapital sozialaren iturri handia dira immigrantearentzat. Gure ikerketan aztertu dugu Espainiako immigranteen elkarteek nolako inklusioa duten Sare Gizartean. Sare Gizartean integraturik daude immigranteen elkarteak?