Mahai-ingurua | Jasangarritasuna eta CSRD zuzentarau berria: enpresa hazkunderako aukerak bultzatzen

Mesa redonda | Sostenibilidad y nueva directiva CSRD: impulsando oportunidades para el crecimiento empresarial
2024/11/21
19:00 - 20:30
Deusto Business School Bilbao
Agirre anaiak kalea 2
Gehitu Google Calendarrera

 
Jasangarritasun Korporatiboko Txostenen Zuzentarau berriak (CSRD), 2025ean indarrean jarriko denak, aurrekaririk gabeko iraultza ekarriko du enpresek jasangarritasunari heltzeko moduan, ingurumen, gizarte eta gobernantzari buruzko informazioaren dibulgazioan gardentasun handiagoa eskatuko baitu. Zer neurri hartu beharko ditugu estandar berriak betetzeko? Nola baldintzatuko ditu gure erabaki estrategikoak eta operatiboak? Nola eragingo diete faktore horiek kredituak emateari eta inbertsio-proiektuak garatzeari? Egungo enpresa kudeaketaren mugarri erabakigarrienetako batean sakontzeko asmoz, mahai inguru batera gonbidatzen zaitugu. Saio horretan, Iker Arteagabeitia Kutxabankeko finantza zuzendariak eta Ana Camacho Inser Robotikako zuzendari nagusiak hartuko dute parte. Iñigo Calvo Deusto Business Schooleko irakasle eta ikertzaileak sarrera egin eta moderatuko du saioa. Topaketa azaroaren 21ean izango da, 19:00etatik 20:30era, Bilboko campusean (Agirre anaiak kalea 2). Amaitzeko, networking-erako koktel bat egongo da. Gorde tokia Informazio gehiago: Asun Angulo Emaila: asun.angulo@deusto.es Tel: 944 139 483  
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude