Gatazka iturri diren mineralak eta garapen teknologikoa

Minerales en conflicto y desarrollo tecnológico
2018/05/10
19:00 - 20:30
San Telmo Museoa
Gehitu Google Calendarrera

 
ELSA Deusto elkarteak, Globernancerekin eta San Telmo museoarekin batera, hitzaldia antolatu du maiatzaren 10ean, 19:00etan. Ikuspuntu juridikotik eta sozialetik aztertuko dute enpresaren eta giza eskubideen arteko erlazioa: Mineralak ateratzea Kongoko Errepublika Demokratikoan. Gatazka iturri diren mineralak Kongoko Errepublika Demokratikokoak dira; gatazka iturri diren mineralak esaten zaie, lortutako irabaziak talde armatuak finantzatzeko erabiltzen dituztelako eta batzuetan egitura politikorik ez duten lekuetan gatazkak sortzeko. Mineral horiek ateratzen dituzten meategietan giza eskubideak urratzen dira: haurren esplotazioa, emakumeen bortxaketak, segurtasunik gabeko lana. Kongotik datoz tablet, mugikor eta auto elektrikoetan eta beste gailu teknologiko batzuetan erabiltzen diren nineralen %80a. Produktu horiek saltzen dituzten enpresek (normalean helbidea herri garatuetan dute), zeharkako erantzukizuna dute mineralak ateratzen diren lekuetako Giza Eskubideen urraketan. Modua aurkitu behar dugu enpresa horiek lagundu dezaten urraketa horiek amaitzen, edo zuzenean erantzunda edo ziurtatuz eurek ez direla bortxaketa horien konplizeak. Nola? Inpunitatea frogatzeko mekanismoak erabilita. Ekitaldian eztabaidatuko dute ea enpresek betebeharrak izan ditzaketen frogatzeko ez dituztela mineral horiek erabiltzen euren produktibitatea hobetzeko.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude