Mini-me: sortu zeure kopia miniaturan
Tailerrean, parte hartzaileak eskaneatu egingo dira 3D eskanerra erabilita eta, ondoren, miniaturan inprimatu, kolorezko 3D inprimagailuaren bidez. Prozesuan zehar, ikasleek dauden teknologiak eta berreraikitzeko prozesuak ikasiko dituzte eta digitalizatu duten ereduaren 3D inprimaketa egingo dute.
Tailerraren helburua da herritarra hurbiltzea gaur egungo berreraikitze prozesuetara eta prozesu aditiboetara.
