Ingurumena eta denon etxea zaintzeari buruzko ikuspegi bioetikoak. I.- Genero-ikuspegia, kulturartekoa eta politiko-soziala
Deustuko Unibertsitateko Bioetikako UNIJES lantaldeak, Teologia, Zuzenbide eta Osasun Zientzietako fakultateetako kideek osatuak, bere urteroko hausnarketa ingurumena eta denon etxea zaintzearen gaia hausnarketarako ardatz hartzea pentsatu du.
Diziplina arteko ikuspegia eskaini nahi du, natura izaki bizidun guztien etxe gisa zaintzeko sentsibilitate gero eta handiagoarekin batera datozen zalantza etiko-juridikoak eta sanitarioak ikusarazteko.
Gaur egungo gaia da, naturan gertatzen ari diren aldaketa azkarrei aurre egiteko premiaren eraginpean dagoena, aldaketa horiek eragin desberdinak baitituzte gizakien bizitzan, espezieen biziraupenean edo habitataren suntsipenean.
Mahai-inguru honetan hainbat begirada aurkeztuko dira generoaren, kulturartekotasunaren eta ikuspegi politiko/sozialaren ikuspegitik, hausnarketa eta zaintzako egungo esperientziak uztartuz.