Zahartze prozesuko minari eta sufrimenduari buruzko begiradak. I: Begirada antropologiko-espirituala eta medikoa
Gehien sufri dezaketen giza taldeen artean, adinekoak daude. Haien arreta eta zaintza eskakizun eta erronka dira, lehenik eta behin, adinekoentzat beraientzat; eta bigarrenik, laguntzaileentzat, senideentzat eta zaintzaileentzat, modu batera eta bestera adinekoengandik hurbil daudelako eta beren beharretara egokitutako jarduera justuak zor dizkietelako.
Jardunaldi honetan errealitate horiei buruzko “Begirada antropologiko-espiritual eta medikoa” eskainiko da, eta otsailaren 19ko begirada juridikoarekin osatuko da.
Horrek esan nahi du filosofiatik zahartze prozesura hurbiltzea, zahartzea medikuntzaren esparrutik baloratzea, erizaintzarako behar diren arreta partikularrak baloratzea, eta, azkenik, espiritualtasunak bizitzaren azken etaparako hartzen duen espazioa.