Urteroko antzerki erakustaldia Unibertsitatean: “El Avaro”
2025/03/27
19:00 - 20:00
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Deusto Campus Kulturak atsegin handiz gonbidatzen zaitu Bilboko campuseko urteroko unibertsitateko antzerki erakustaldira martxoaren 27an, 19:00etan, Unibertsitateko Paraninfoan.
Aurten, Trikiñuela antzerki konpainia osatzen duen ikasle taldeak Molière antzerkigilearen “El Avaro” komedia moldatua aurkeztuko du agertokian Raquel Olmos antzezleak zuzendua.
Unibertsitaterako egokitzapen honek commedia dell'arte italiarraren funtsa berreskuratzen du, genero horrek eragin sakona izan baitzuen pertsonaien sorkuntzan eta dinamika eszenikoan.
Gonbidapenak Bilboko campuseko informazio gunean eskura ditzakezu eserleku zenbatuekin antzezlana hasi baino ordu erdi lehenago arte.
