Urteroko antzerki erakustaldia Unibertsitatean: “La bella Dorotea”

Urteroko antzerki erakustaldia Unibertsitatean: “La bella Dorotea”
2024/04/18
19:00 – 20:30
Paraninfoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deusto Campusek atsegin handiz gonbidatzen zaitu Bilboko campuseko unibertsitateko urteroko antzerki erakustaldira apirilaren 18an, 19:00etan, Unibertsitateko Paraninfoan.

Aurten, Trikiñuela antzerki konpainia osatzen duen ikasle taldeak Miguel Mihura antzerkigilearen La bella Dorotea komedia lana moldatua aurkeztuko du agertokian.

Poesia eta umorea uztartzen trebea den Miguel Mihura antzerkigileak, herri-esamesei eta txutxu-mutxuei kritika zorrotz eta dibertigarria egiteko erabiltzen du obra hau, XX. mendeko lehen urteetako Espainiako gizartearen erretratu umoretsu eta zehatza eskainita.

Gonbidapenak eskura ditzakezu eserleku zenbatuarekin Bilboko campuseko informazio gunean gaurtik antzezlana hasi baino ordu erdi lehenago arte.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>