Antzerki hezitzailearen erakustaldia: “El Nido”. Lehenengo saioa
Deusto Campus Kulturak Bilboko campuseko 2024-25 ikasturteko hasiberrien taldeko unibertsitateko antzerki erakustaldira gonbidatzen zaitu. Álvarez Quintero autorearen El Nido antzezlana aurkeztuko da, elkarrizketa bizkorrak eta pertsonaia maitagarriak dituen komedia kostunbrista, maitasunari, adiskidetasunari eta familia-harremanei buruzko begirada samur eta dibertigarria eskaintzen diguna.
Eraskustaldia maiatzaren 15ean, ostegunean, izango da 18:00etan eta 20:00etan (bi emanalditan) Paraninfoan.
Gonbidapenak eskura izango dituzu eserleku zenbatuekin Bilboko campuseko informazio gunean antzezlan bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago arte.