Emakumea, berrikuntza juridikoaren eta sozialaren eragile | Zuzenbide Pribatuaren feminizazioari buruzko Biltzarra Carmona VI

Emakumea, berrikuntza juridikoaren eta sozialaren eragile | Zuzenbide Pribatuaren feminizazioari buruzko Biltzarra Carmona VI
2019/09/19 – 2019/09/20
10:00 – 21:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
2019ko irailaren 19an eta 20an, Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan, Zuzenbide Pribatuaren feminizaziorako Carmona Mugimenduaren beste edizio bat izango da. Mugimendua Andaluziako Carmonan sortu zen, 2009an, Rosario Valpuesta, Mª Carmen Gete-Alonso y Calera, Teodora Torres García, Ana Cañizares Laso eta María Paz García Rubio katedradunek bultzatuta, Zuzenbide Pribatuaren munduan generoaren gaiaren ikusezintasunaren inguruan zituzten kezkei erantzuteko.

Carmonan egindako inaugurazio biltzarraren ondoren, hurrengo edizioak Las Palmas de Gran Canarias-en egin ziren 2010ean; Valladoliden eta Palentzian 2014an; Malagan 2015ean eta Santiagon 2017an. Sustatzaileen eta parte-hartzaileen partaidetza eta inplikazioa handituz joan da urtez urte. Biltzar horietatik guztietatik, parte hartzaileen arteko lotura sendoa sortu da, eta, gainera, biltzar bakoitzeko argitalpena egin dute, lortutako emaitzen berri emateko.

Oraingoan, hiru ardatz nagusi landuko dira. Lehenik eta behin, ordenamendu juridikoaren eboluzioa bera, zeharkakotasunaren irizpide juridikoak aplikatuz. Emakumearen rolak gero eta ikusgarritasun handiagoa du aldaketa horretan, bai Zuzenbidearen motore aktiboaren ikuspegitik, bai eboluzio horren hartzaile modura. Hori guztia, ahaztu gabe lengoaiak azken urteotan hartu duen garrantzia eta gizarteak hitzei ematen dien balioa. Bigarrenik, protagonismoa emango diogu ekonomia arloko lidergoari, enpleguari eta berrikuntzari, ikuspegi zabala izanik gero eta inguru konplexu eta disruptiboagoan. Hori dela eta, etxeko lana eta lankidetzako ekonomia bezalako gai klasikoak agerian daude, baita estereotipoen azpian gainditu gabe dauden nozioak ere, adib., emakumeen txirotasuna edo kristalezko zapaiak. Hirugarrenik, berdintasuna; diskriminazioaren, genero indarkeriaren eta jazarpenaren aurkako borroka eta biktimen babesa sustatzeko Europar Batasunak dituen estrategiek lekua izango dute Kongresu honetan.

PROGRAMA

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>