Hitzaldia: “Mujer y Tecnología: una historia en positivo”
Moderatzailea: Laura Torres, Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko zuzendaria.
Joateko asmorik izanez gero, jakinarazi, mesedez, otsailaren 27a baino lehen:
María Ferreras – Youtube (Google)
María Ferreras YouTubeko Aliantza Estrategikoen zuzendaria da Europa hegoalderako eta Errusiarako. Googlen lanean hasi aurretik, Jazzteleko edukien Zuzendari izan zen eta telebista eta Interneten zuzendaritzaren ardura zuen, eduki eta produktuetan. Telekomunikazioko Goi Ingeniaria da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan eta ESIC-eko Marketineko Graduondokoa du. Lycos Europe-ko edukien arduraduna ere izan zen, Espainiarako edukiak lortu eta negoziatzen zituen eta Europarako mugikorren zerbitzuen marketin unitateko arloa zuzentzen zuen. Ardura horiek izan aurretik, beti ere Internet zerbitzu berriekin loturik, France Telecom eta Telecom Italiarako egin zuen lan.
Montserrat Meya Llopart – 2014ko Ada Byron sariduna
Montserrat Meya Llopart (Albacete, 1948) Hizkuntzalaritzako lizentziatua eta doktorea da Bartzelonako Unibertsitatean, itzulpen automatikoari buruzko tesia egin zuena MIT-ekin (Massachusetts Institute of Technology) lankidetzan. Siemensek Munichen dituen laborategi zentraletako sistemen analista eta programatzailea izan da, EUROTRA itzulpen automatikoko ekipo nazionaleko zuzendaria, Siemens Software Development Center-en Bartzelonako Adimen Artifizialeko saileko zuzendaria, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko I + Gko kudeatzaileordea, Kataluniako Informazioaren Gizarterako Plan Estrategikoaren koordinatzailea, Europako Batzorderako aholkularia, eta osasun arloko proiektu teknologikoak garatu ditu (gaixo kronikoentzako eta pertsona nagusientzako zerbitzuak teknologia mugikorrekin). 1984an Lengoaia Naturala Prozesatzeko Espainiar Elkartea sortu zuen, eta 1995ean ACTA SL aholkularitzako enpresa ere bai. Katalunian Internet hornitzaileetan bigarrena den CINET SLko kudeatzailea ere izan da.
Laura Torres – Deustuko Unibertsitatea
Laura Torres Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko eta Marketineko zuzendaria da 2003tik. Marketinaren eta salmenten arloan hasi zuen bere jarduera profesionala kontsumo handiko multinazionaletan, esaterako Akzo coatings, Unilever eta Reckitt & Colman, horietan kategoria desberdinetako produktuak koordinatu zituen eta marketin zuzendari izan zen Espainiarako. Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua da, graduondoko ikasketak egin ditu Virgina University, Insead eta Deusto Business School-en. Unibertsitatean lanean hasi baino lehen, publizitatearen arloan egin zuen lan Buenos Airesen, Euro RSCG Worldwide-ren bezeroentzako zerbitzua koordinatzen zuen.