Emakumeak eta Drogak. Birgaixotzeen prebentzioa genero ikuspegitik
2019/10/24 - 2019/10/25
16:00 - 20:00
Aula de Postgrados 2
Avenida de las Universidades 24 48007 Bilbao
Urriaren 24an eta 25ean, "Emakumeak eta Drogak. Birgaixotzeen prebentzioa genero ikuspegitik". Hauek izango dira irakasleak: Patricia Martínez Redondo, gizarte-hezitzaile eta antropologoa, eta Elisabete Arostegui Santamaría, Psikologiako doktorea eta genero eta drogen arloko ikertzailea.
Droga-menpekotasunen/adikzioen arretan eta tratamenduan diharduten profesionalentzat da, genero-ikuspegiari eta birgaixotzeen prebentzioari/taldeko lanari buruzko aurretiko prestakuntza dutenentzat. Alde horretatik, garrantzitsua da adieraztea ez dela hastapen ikastaroa izango, espezializaziokoa baizik.
Metodologia parte hartzailea erabiliko da, talde dinamika (eztabaida teknikak, ideia-jasa, ‘phillips 66’, etab.; eztabaidak eta bateratze saioak, etab.), banakako eta taldeko analisiak, eta prestatzaileen azalpen teorikoak konbinatuko dira. Analisi eta azalpenerako ariketa praktikoak egingo dira, eskuliburuan jasotako ibilbide metodologikoari jarraituz, kasuen bidez.
Eguna: urriak 24 eta 25
Ordutegia:
- urriak 24, osteguna, 16:00 - 20:00
- urriak 25, ostirala, 08:30 - 13:00 eta 15:00 - 19:00.
