Soft skills-ei buruzko horma-irudi kolaboratiboa-Iceberg Consulting. Deusto Ekintzaile Astea 2024

Mural colaborativo sobre soft skills-Iceberg Consulting. Semana Deusto Emprende 2024
2024/11/18
10:00 - 14:00
Paraninfoaren ondoko klaustroa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Inoiz parte hartu al duzu elkarlanean egindako horma-irudi batean? Deusto Emprende Astea dela eta, eta Global Entrepreneurship Week-en kokatzen diren ekitaldien barruan, "Visual Thinking" teknikaren bidez, horma irudi kolaboratibo bat sortuko dugu. Horretarako, Innogunean lan egiten duen Javier Miguel Iceberg Visual Consulting izango dugu, Donostiako campuseko gure enpresa-inkubagailuaren arloan lan egiten duena. Aurten, zuen ustez jarduteko eta pentsatzeko modua eraldatzeko eta, azken batean, gure ingurunean inpaktua lortzeko ezinbestekoak diren tresna eta trebetasunei buruz hausnartzea gustatuko litzaiguke. Aurreratu nahi dizuegu ez dagoela ezer "ideia txartzat" har daitekeenik, hori bai, ideia interesgarrienek sari txiki bat izango dute Deusto Emprende taldearen partetik. (Gosaltzeko bono bat, Unibertsitateko kafetegian erabiltzeko.) Norentzat:
  • Ekintzaileak
  • Unibertsitate-komunitatea
  • Unibertsitate kanpoko pertsonak, gaian interesa dutenak
Zure zain gaude!  
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude