#MusicPote. June Calsor

#MusicPote. June Calsor
2020/04/16
19:00 – 19:20
Instagram @udeusto
 
Deusto Campusek oparia du zuretzat… #MusicPote!  Aukera ona da eguneroko zereginak alde batera utzi eta gustukoen duzuna hartzeko edo, besterik gabe, mugikorraren aurrean eseri eta gure unibertsitate elkartearen musika eskaintzaz (ikasleak, irakasleak, ikasleak…) 20 minutuz gozatzeko. Ostegun bakoitzean, 19:00etan, artista bat saiatuko da zuretzako oasi txiki bat sortzen Deustuko Unibertsitateko instagram kontuan Deusto (@udeusto).

Gure ikertzaile June Calsor abeslari eta konpositore donostiarra da.  Zazpi urterekin hasi zen pianoa eta zeharkako txirula jotzen. Hainbat orkestra eta abesbatzatan parte hartu ondoren, hamalau urterekin hasi zen abestiak idazten, baina Danimarkan hasi zen lehenengo kantuak eskaintzen. Guggenheim, Würth Museoa edo Vitoria Eugenia Kluba bezalako leku ezagunetan hainbat kontzertu eman ondoren, Amalur lehen diskoa kaleratu du udaberrian. Soularen eta jazzaren doinuak pop doinuekin eta R & B modernoarekin nahasten ditu diskoan. Amalur GJHetan inspiratuta dago eta mikromezenasgoari esker ari da gauzatzen.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>