Natxo González. Olatu handien munduko surfaren elitera sartu den lehen surflari espainiarra
Zalantzarik gabe, Natxo González da azken aldian surflari espainiar bikainena eta proiekzio handienekoa. Duen talentu eta profesionaltasun izugarriak merezitako errekonozimendua ekarri diote olatu handien surfean. Zazpi urte zituela, aurrezki guztiak erabili zituen lehen surf taula erosteko, eta, ondoren, eskualdeko lehiaketetan hasi zen, Pro Junior eta Qualifying Series zirkuituetako probetara jauzi egin arte.
Olatu handien surfean aurkitu zuen benetako lekua, baina espezialitate horretan nazioarteko benetako eminentzia da, Big Wave Tourrera, olatu handien munduko zirkuitura, sartzeko egin duen balentria handia da horren froga. Orain arte, surflari bakarra da hori lortu duena estatu mailan eta bere garaian nazioartean gazteena izan zen.
Zorionez, datorren asteazkenean, otsailak 15, 10:30ean, Unibertsitateko Auditoriumean izango dugu. Bertan, bere ibilbideaz eta erronka horiei aurre egiteko prestakuntza fisiko eta psikologikoaz hitz egingo digu. Etorriko zara?
Izena emateko: https://forms.gle/d8nMDjB1KagZYYco9