Neurozientziak eta espiritualtasuna: “Las transcendencias mentales, ¿engaños o lujos estabilizadores?”. Zientzia eta erlijioa zikloa 2015.
“Zientzia eta erlijioa: Neurozientziak eta espiritualtasuna” ziklo berri honen bigarren saioan, “Las transcendencias mentales, ¿engaños o lujos estabilizadores?” hitzaldia emango du Ramón M. Noguések. Ekitaldian gizakiaren buruak halabeharrez egiten dituen traszendentzia mentalei buruzko gogoetak egingo ditu, eta horretarako Estetika, Etika eta Erlijioa aztertuko ditu.
Sarrera askea eta doakoa da, bai apirilaren 28ko hitzaldirako, bai apirilaren 29ko mintegirako. Interesa dutenek gaian sakontzeko aukera izango dute.
Toki kopuru mugatua. Mesedez, etortzekoa bazara, adierazi hurrengo inrpimakia betez.Informazio gehiago: 944 139 020
Hitzaldia
Eguna: apirilak 28a, asteartea.
Ordua: 19:00.
Lekua: Deustuko Unibertsitateko Liburutegiko Ellacuria Aretoa (Bilboko campusa)
Mintegia
Eguna: apirilak 29, asteazkena.
Ordua: 15:30
Lekua: Deustuko Unibertsitateko La Literaria Eraikina, 153 gela (Bilboko campusa)