Ikasketen Olinpiada Solidarioa 2016
Olinpiadak irauten duen hilabetean zehar (azaroaren 5etik abenduaren 5era), liburutegiko ikasketa geletara ikastera joaten diren ikasleek haien ikasketa orduak emango dituzte. Ikasten emandako ordu bakoitzagatik, babesle den enpresak 1 € bideratuko du garapenerako lankidetzako proiektuetara.
Aurten Ekuadorreko Manabí probintzian joan den apirilaren 16ko lurrikara izugarriak (Richter eskalan 7,8 gradukoa izan zen) suntsituta utzi zituen hiru eskola berreraikitzera bideratuko da laguntza.
2016an, Ikasketen Olinpiada Solidarioa 14. ediziora heldu da. ‘Ikasten baduzu, lagundu egiten duzu’ lemapean, aukeratutako garapenerako lankidetzako proiekturako behar diren orduak/euroak batzeko ahalegina egiten da eta, aldi berean, milaka gazte sentsibilizatzen dira hegoaldeko herrialdeetan hezkuntzara iristeko dagoen arazoaren inguruan.
Argibide gehiago: www.olimpiadasolidaria.com