Zaldi gaineko ibilaldia
Lekua: Hipica Lar Zaldiak (Usurbil)
Ibilaldia bi txandatan: 10:00etan eta 16:00etan
Irteera-ordua eta lekua: Askatasunaren Hiribidea 34 (aukeratu duzun txandaren arabera emango zaizkie xehetasunak)
Prezioa: 15€!
Mendiko ibilaldia bi ordukoa izango da, eta bukaeran pintxo-potea (txistorra eta edari bat) eskainiko da!
Jarduera hasiberrientzako mailakoa da; ez da aurretik hipikan esperientziarik izan beharrik.
Eraman arropa erosoa, galtza luzeak eta arropa beroa.
Ibilaldirako kaskoa emango zaizue, nahiz eta kaskoa daukatenek hura eraman dezaketen.
Mendian zehar ibilbidea hasi aurretik azalpen labur bat emango da, zaldian gozatuz joateko.
Izena emateko azken eguna: urriaren 22a, asteazkena, 13:00ak arte.
Oharra: Eguraldi txarra aurreikusten bada, egun bat lehenago jakinaraziko zaizue data berria, eta ezin izanez gero, dirua itzuliko da.
Plazak mugatuak dira!
