Beste zaldi txango bat

Paseo a caballo
2025/11/22
09:00 - 09:00
Hípica Lar Zaldiak. urdaiaga, 44, 20170 Usurbil, Gipuzkoa
Gehitu Google Calendarrera

 

Aurreko irteeraren arrakasta ikusirik (jendea geratu zen paseoa egiteko aukerarik gabe), berriro emango dizuegu paseoa egiteko aukera. 

Lekua: Hípica Lar Zaldiak (Usurbil)

Paseoen bi txanda: 10:00etan eta 16:00etan.

Irteeraren ordua eta lekua:  Askatasun etorbidea 34 (Informazio zehatza emango zaizue aukeratu duzuen txandaren arabera)

Prezioa: 15 €!

Irteera mendira (2 ordukoa) eta pintxo-potea (txistorra eta edaria), paseoa amaitzean. 

Jarduera hasberrientzat da eta ez da aurretiazko esperientziarik eskatzen hipikan. 

Eraman arropa erosoa, praka luzeak eta hotzetik babesteko arropa. 

Bakoitzari kasko bat emango zaio paseoa egiteko. Baina norberak edukiz gero, ekarri ahal izango du.

Mendiko ibilaldia hasi baino lehen, azalpen labur bat emango zaizue, zaldi gainean gozatu dezazuen. 

Izena emateko azken eguna azaroaren 19a izango da, asteazkena, 13:00etara arte.

Oharra: Eguraldi txarra izanez gero, egun bat lehenago bidaliko da ohar bat, beste egun batera aldatzeko. Halakorik egiteko aukerarik izan ezik, itzuli egingo da dirua. 

                                             Toki kopuru mugatua!

                           IZENA EMATEKO INPRIMAKIA

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude