Aldaketa dakarten aitatasunak

Aldaketa dakarten aitatasunak
2016/03/17
09:00 – 14:00
Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Aitatasun positiboak aitek zaintzaile gisa duten identitatearen eraldaketa esan nahi du. Horrek aldaketa esanguratsuak ekarriko ditu jarreran, izan ere, aktiboki inplikatuko dira zaintzan, eta horixe da umeek behar dutena:

  • Aita horiek ugalketa-zaintza eta -lanetan aktiboki inplikatzen dira; berdintasunean oinarritzen diren rolak eta praktikak betetzen dituzte eta beren bikotekideen ahalduntzea eta garapen egokia ahalbidetzen dute.
  • Aitatasun-praktika horiek dituztenen gaitasun emozionalak eta pedagogikoak garatzen eta zabaltzen dituzte.
  • Aita izateko modu horiek paradigma baketsuetan oinarritzen dira, hots, indarkeria deslegitimatzen duten paradigmetan.
  • Horrelako aitatasunek umeak aintzat hartu eta orientatzen dituzte.
  • Eta neska-mutilen erabateko garapenerako bide ematen duten mugak ezartzen dituzte.

Zaintzan inplikatzeko joera handiagoa izatera bultzatzen duten faktoreak ezagutzea gakoa izan daiteke genero-berdintasunaren eta maskulinitate erantzunkide, baketsu eta zaintzaileen sustapenaren aldeko politika publikoak sustatzeko.

Proposamena da jardunaldi batzuk antolatzea “Aitatasun positiboak edo eraldatzaileak” eta aitek erantzunkidetasunarekin, zaintzekin eta berdintasunarekin duten harremana lantzeko, hau da, horrek dakartzan abantailak eta gertatzen ari diren aldaketak aztertzeko, bai eta gizonek praktika eta jarrera erantzunkideagoak eta onuragarriagoak izan ditzaten sustatzen duten estrategia eta proposamenak ere. Hori guztia, gizonak zaintza-lanetan inplikatzeak umeen zaintzan eta bikoteetan dakartzan abantailei aplikatutako ikuspegi zientifikotik.

 

 

Programa eta izena ematea.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>