Pertsonalizatu Deusto FabLaben udako poltsa

Personaliza en Deusto FabLab tu bolsa de verano
2016/06/07
17:00 - 20:00
Deusto FabLab
Edificio FabLab, Universidad de Deusto
Gehitu Google Calendarrera

 
Ikastaro honetan, irakatsiko dizuegu nola pertsonalizatu telazko poltsa bat, bakoitzak nahi duen diseinuarekin (apaingarriak, siluetak, ikonoak, testuak, etab.), biniloa ebakitzeko teknologia erabiliz. Horretarako, Adobe Illustrator diseinu programaren oinarrizko tresnak irakatsiko dizkizugu, horrela marrazki bektoriala sortu edo pertsonalizatu ahal izango duzu, handik abiatuta binilo termoitsasgarria (beroa erabilita telan jartzen diren kolore bakarreko eranskailuak) ebakiko dugu, diseinu bakar horiek aukera emango dizute objektu bereziak edo gustukoen dituzunak pertsonalizatzeko. Horrela, geuretzat aldez aurretik prestatutako txantiloi bektorialak edukiko ditugu eskura, eta aldatu eta egokitu ahal izango ditugu geure gustura pertsonalizatzeko. Ikusiko ditugu ebakitzeko makina bidez fabrikatzeko diseinua egiteko eman behar diren urratsak ere. Azalduko dugu nola funtzionatzen duen makinak, nolako materialak erabiltzen dituen eta nolako abantailak dituen teknologia horrek. Ikasle bakoitzak sortu edo pertsonalizatu duen diseinua ebakiko du eta jarraian ebakitako pieza prestatuko du lisaburdinarekin telazko poltsan jartzeko. OHARRA: Zeuk ekarri behar duzu poltsa. Kotoizkoak baino ezin dira erabili. Ikastaroaren xehetasunak Tokia: FabLab eraikina, Deustuko Unibertsitatea Egutegia eta ordutegia: 2016ko ekainaren 7a, 17:00-20:00 Hizkuntza: Gaztelaniaz Instruktorea Margarita Martínez Diseinatzaile grafikoa. Fab expert. Izena ematea.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude