Mahai-ingurua: Perspectivas cruzadas del CNI, AON y Legalitas en ciberseguridad

Mahai-ingurua: Perspectivas cruzadas del CNI, AON y Legalitas en ciberseguridad
2018/10/29
18:00 – 20:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business School-ek eta ICADE Business School-ek atsegin handiz gonbidatzen zaituzte “Perspectivas cruzadas del CNI, AON y Legalitas en ciberseguridad” ekitaldira. Mahai ingurua izango da,  Zibersegurtasuneko Berrikuntza Programa (PIC) 2018-19 edizioaren inaugurazio ekitaldiaren barrukoa.

Ekitaldia urriaren 29an izango da, 18:00etatik aurrera, Deustoren egoitzan (Madrid (C/Castello 76) eta bertan izango dira Pablo López, Zentro Kritologiko nazionaleko Zibersegutasun saileko burua; Pablo Montoliú, Chief Information & Innovation Officer (AON España), eta Juan Pardo, Legalitaseko zuzendari nagusia.

Moderatzailea Rafael Chelala izango da, PICeko abokatu eta zuzendarikidea.

Pablo Montoliú

Pablo Montoliu AON España-ko Chief Information & Innovation Officer da, Aon España-ko berrikuntza, eraldaketa, digitalizazio eta datu eta analisiralp ekimenen gainbegiratze eta koordinazio arduraduna. Bere jarduera enpresaren ziber arriskuari buruzko aholkularitza eremura hedatzen da.

Deustuko Unibertsitateko Informatikako Goi Ingeniaria da eta esperientzia handia du Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) kudeaketan, hala nola, Santander, Nueva York eta KPMG Londresen eta Espainian, non bazkide izan den, IT Advisory eta IT Management Consulting arloan. Aon Españan sartu baino lehen, Forensic Technology lideratu zuen Ernst &Young (EY) enpresan.

Juan Pardo

Juan Pardo Legalitaseko Zuzendari nagusia eta konpainiako aseguruen arloko zuzendari nagusia izan da. Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza ikasi zuen, finantzaketako espezialitatea, Finantza Ikasketen Unibertsitate Ikastetxean (CUNEF) eta ondoren, IESEn MBA egin zuen.

Inbertsio bankuarekin lotutako gaietan Espainiatik kanpo lan egin ondoren, Legalitasen sartu zen, zuzendari nagusiaren laguntzaile modura. Horrela ekin zion konpainiaren barruko ibilbideari, eta aukera izan du enpresan eta merkataritzan hazteko estrategietan parte hartu eta diseinatzeko, azken urte hauetan.

Gaur egun, bere zuzendaritzapean du 50 milioi euro fakturatzen duen konpainia, Espainia guztian 800 abokatu baino gehiago ditu eta urtean milioi bat kontsulta juridikori erantzuten die.

Pablo López

Zentro Kriptologiko Nazionaleko Zibersegurtasun saileko bigarren burua da.

Izena emateko

Informazio gehiago:

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

2 iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>