Pintxo-pote zientifikoa Portugaleten | Genero alborapenak AAn
Datorren martxoaren 12an, 19:30ean, Pintxo-pote Zientifikoarenbeste edizio bat izango da Merkatua gunean.
Oraingo honetan, izenburua hau izango da: “GAIA: Emakumea erdigunean”. Saioan emakumeek oraindik ere bizi dituzten erronkak eta arrakalak izango dira aztergai, denen begi-bistan jartzeak merezi duelakoan.
Bi zientzialarik hartuko dute parte:
- Veronica Sanmartín psikologiako doktoreak.
- Lorena Fernández Deustuko Unibertsitateko AAko batzordeko arduradunak.
Topaketan, osasun mentalari, antzutasunari, genero alborapenei eta adimen artifizialari buruz hitz egingo dute, eta teknologia eta zientzia ez direla neutroak azalduko dute eta emakumeen bizitzan bereziki nola eragiten duten aztertuko dute.
Hausnartzeko, galdetzeko eta partekatzeko gune bat izango da, dibulgazio zientifikoa eta giro lasaia uztartuz.
Antolatzailea: Ainara Castellanos Rubio.
