Pitch&Pintxo.CounterCraft kasua: euskal zibersegurtasunaren nazioartekotzea

Pitch&Pintxo. Caso CounterCraft: internacionalización de la ciberseguridad vasca
2018/06/08
13:00 - 14:30
Innogune
Camino de Mundaiz, 50 20012 San Sebastián
Gehitu Google Calendarrera

 
Oraingo Pitch&Pintxo honetan, gurekin izango dugu Daniel Brett, Countercraft-eko sortzailekidea, estrategiako zuzendaria eta marketineko burua. Ekitaldia ekainaren 8an izango da, 13:00etatik 14:30era bitartean, Donostian (Deustuko Unibertsitateko Innogune eraikinean). Aurkezpenean, Danielek esperientzia ekintzailea partekatuko du etorkizun handiko start-up honen hasieratik eta gaur egun arte, une honetan 2 milioi euro inguru jasotzen dituzte eta hauek hartu dute parte: Adara Ventures, Orza, Telefónica Open Future (Wayra-ren bidez) eta Evolution Equity Partners. CounterCraft Kontrainteligentziako eta zibererasoak detektatzeko produktuen hornitzaile aitzindaria da Plataforma bat eskaintzen du bezeroei aukera ematen diena kontrainteligentziako kanpaina automatizatuak planifikatu, ezarri eta administratzeko. Zibersegurtasuneko plataforma berritzaile honek erasotzaileei eta euren helburuei buruzko informazioa lor dezake, eta aldi berean, desbideratu egin ditzake. Gobernuak, segurtasun indarrak eta Fortune 500 konpainiek erabiltzen dituzte CounterCraft zerbitzuak mundu guztian. Jardunaldian, elkarreraginean aritu ahal izango gara Danielekin, konpainiaren hazkuntza eta nazioartekotze planak ezagutzeko, edo etorkizunerako aurreikusita dituzten beste ekintza batzuk.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude