Lana plataformaratzea: enpleguan haustura
Plataforma digitalak jarduera ekonomiko zehatz batzuetan sartu direnez, ordutegi malgua eta diru-sarrera osagarria behar dituzten edo lan egiteko gaitasun gutxiago duten pertsonentzako lan aukera berriak sortu dira. Hala ere, zabaldu egiten dira plataforma horiek sortzen dituzten enpleguen kalitatearen eta lan arloko legeriari egokitzearen inguruko kezkak.
Horrekin lotuta, Deusto Business Schoolek Plataformización del trabajo: la disrupción en el empleo mahai-ingurura gonbidatzen zaitu. Ekitaldia apirilaren 24an izango da 09:00etatik aurrera, Madrilgo Deusto Business Schoolen (Castelló 76).
Parte hartzaileak hauek izango dira:
- Gonzalo Torres, MALT, Country Manager Spain
- Manel Pujol, UBER EATS, Country Manager Spain
- Carlos Fernández Elviro, JOB & TALENT, COO
- Sacha Michaud, GLOVO, Co-founder
- Juan Moscoso, Deusto Business Schooleko gai publikoetarako eta gobernuarekin harremana izateko programaren zuzendaria
- Moderatzailea Iñaki Ortega Madrileko Deusto Business Schooleko zuzendaria izango da.
Ekitaldiaren barruan PLPE Ekintzailetza eta Berrikuntzako Lidergo Publikoko Programaren eta PLCE Ekintzailetza eta Berrikuntzako Lidergo Korporatiboko Programaren edizio berriak aurkeztuko dira.
Argibide gehiago:
Iván Soto
Emaila: ivan.soto@deusto.es
Tel: 91 577 61 89