Trantsizio digital, ekologiko eta kohesio sozialerako enplegu- politikak
2025/04/02 - 2025/04/04
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Zuzenbide Fakultateko “Erronka Soziolaboraletarako Estimuluak” Ikerketa Taldeak, Francisco Javier Arrieta Idiakez irakaslearen zuzendaritzapean, 2025eko apirilaren 2, 3 eta 4rako “Trantsizio digital, ekologiko eta kohesio sozialerako enplegu-politikak” KONGRESUA antolatu du.
DOAKO KONGRESUA da berau, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak diruz lagundutakoa, xede nagusitzat duena enplegu politikak aztertzea eta sakontzea, batik bat, aktiboak, baina baita pasiboak ere, trantsizio digitalari, ekologikoari eta kohesio sozialari aurre egiteko.
Kongresu hibridoa da: aurrez aurrekoa (Garate aretoa, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo) eta zuzenean jarraitu ahal izango dena Zoom bidez. Kongresua jarraitzen dutenek diploma izango dute.
Interesa duten pertsonek komunikazioak aurkeztu ahal izango dituzte. Hautatutako komunikazio guztiak ospe handiko argitaletxe batean argitaratuko dira eta komunikatzaile guztiek diploma izango dute. Gainera, 3 aipamen egongo dira ahozko 3 komunikaziorik onenentzako.
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
