Pop up moda eta jasangarritasuna-Batera Brand. Deusto Ekintzaile Astea 2024
2024/11/20
10:00 – 14:00
Paraninfoaren ondoko klaustroa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Deusto Ekintzaile Astea dela eta, Global Entrepreneurship Week-eko ekitaldien barruan, Batera Brand ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, etorkizuneko belaunaldietan pentsatzen duen marka.
Horretarako, Iñigo Picazaren laguntza izango dugu, Unibertsitateko ikasle eta Batera Branden sortzailea. Ilusio handia egiten digu ingurumena errespetatzen duten jantziak campusera ekarri ahal izateak, bai konposizioagatik, bai fabrikazio-prozesuagatik.
Azaroaren 20an Paraninfoaren ondoko Klaustrora hurbiltzera gonbidatzen zaitugu, Iñigo ezagutu eta Batera Brand ezagutzeko, ekintzailetzaren, moda arduratsuaren eta jasangarritasunaren eredu zoragarria. Inspirazio handia!
Norentzat:
- Ekintzaileentzat
- Unibertsitateko elkarteko kideentzat
- Gaian interesa izan eta Unibertsitatetik kanpokoak direnentzat.
Zure zain gaude!