Powerful Conversations: Blockchain teknologia eta ordainketarako sistema digitalak

Powerful Conversations: Blockchain teknologia eta ordainketarako sistema digitalak
2017/02/01
17:00 – 18:00
Online
 
Powerful Conversations

Ordu beteko topaketak dira, parte hartzeko ez duzu zertan mugitu zure bulegotik, zuzeneko irudia emango baitute, ohi bezala, baina kasu honetan interaktibotasun eta networking handiagoz, solasaldian zuzenean parte hartzeko aukera egongo baita.

 

2017a aukeratu dugu zerbitzu hau eskaintzeko, lehenengoa, hain zuzen ere, otsailaren 1ean egingo dugu, 17:00etan, izenburu honekin: “Blockchaina” eta ordainketarako sistema digital berriak.
”Blockchain”-a kobratu eta ordaintzeko sistema da, transakzioak segurtasun osoz egiteko aukera ematen du eta kostuak gutxitzen dira. Grant Thornton enpresako Antonio García-Lozanok dioenez, “aukera ematen du bi kideren arteko finantza transakzioak modu seguru, fidagarri eta itzulezinean egiteko, ez da bitartekaririk behar aldeen arteko konfiantzazko harremana izateko. Bitartekariak ezabatzean, kostuak nabarmen gutxitzen dira.

 

”Blockchain”-ak edozein finantza transakzio erregistratzeko aukera ematen du, ez bakarrik diruzkoa, berdin erregistratu daitezke bonuak, akzioak, jabetzen transferentziak eta edozein eskubide edo betebehar. Horregatik, finantza erakunde eta enpresa lider asko, Microsoft, Google, LinkedIn, Visa, etab., modu aktiboan ari dira parte hartzen “blockchain” teknologiako erakunde eta proiektuetan.

 

Parte hartzaileak:
Mikel Larreina
Deusto Business Schooleko Erakunde eta Finantza Tresnak arloko irakaslea da eta sektoreko aitzindari diren erakunde batzuetako aholkularia. Mundu osoko unibertsitateetan aritzen da irakasle, finantza sistemei buruzko ikasketak zuzentzen ditu Europako Erkidegorako eta gobernuetako beste organismo batzuetarako eta hainbat erakundetako aholkularia da. Era berean, artikulu asko ditu argitaratuta hainbat argitalpenetan:
Alberto Gómez
Barrabés Taldeko Clluc-eko CTO, ´Blockchain’ sistemaren arloko adituenetariko bat da. Coinffeine sortu zuen, Blockchain teknologian oinarritutako banku negozioen ereduak aztertzen dituen lehen “start-up”-a, Bankinterrek sustaturik. Aurretik teknologian aditu modura egin zuen lan erakundeetarako (Barne Ministerioa, Auzitegi Gorena, etab), eta enpresetarako (Sony Entertainment, Telefónica I+D, Stratio, etab). Era berean, erakundeekin egiten du lan: New Yorkeko Erreserba Federala, Europako Batzordea, Espainiako Bankua, etab.
Alicia Pertusa Santos
Managing Director at BBVA, Corporate and Investment Banking, Blockchain eta eraldaketa digitalean aditua. Horren aurretik beste kargu batzuk ere izan ditu, Deutsche Bank-eko Financing Products Director eta McKinsey & Company-ko Engagement Manager.

 

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

4 iruzkinak

  1. Es una autentica pena ver este post con 3 días de retraso. ¿Se podría ver la charla de alguna forma? . He llegado tarde, buscando información para uno de los artículos de mi blog basado en el blockchain entorno a la identidad digital.

    Creo que blockchain no es solo una tecnología, sino un movimiento que está haciendo cambiar las cosas en Internet. Me alegra ver que desde Deusto tratéis temas tan actuales.

    Un saludo

    1. Buenos días:

      Antes de nada, darte las gracias por el interés en la temática elegida para esta ocasión.

      A finales de la semana, tendremos un vídeo montado sobre el tema que nos solicitas.
      Te enviaré personalmente la url y además la añadiré en esta sección, para que otras personas interesadas, puedan consultarlo.

      Siento que no vieras el evento con más antelación.
      Un saludo.

      Deusto Business Alumni – Alumni DBA

  2. Muchísimas gracias Asier por facilitar el enlace del video. Una respuesta muy rápida.Un video super interesante con gente super profesional, muy conocedora del debate.

    Un saludo y felicidades por el gran trabajo.

Utzi erantzuna Blog Seguridad(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>