‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ liburuaren aurkezpen iruzkindua
2023/05/16
11:00 - 13:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Euskal Gaien Institutuak, BFArekin laguntzaz, "Ni ez naiz Mikel Laboa" liburuaren aurkezpen iruzkindua antolatu du. Maiatzaren 16an izango da, goizeko 11:00etan, Deustuko Unibertsitateko Bilboko campuseko Garate aretoan.
Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe autoreek hitz egingo dute, eta Libe Urrutia eta Guille Gil Uriartek lagunduko diete, Mikel Laboaren abestiak kantatuta.
Sarrera librea da, aforoa bete arte. Bertara joan nahi izanez gero, bidal ezazu mezua euskal.gaiak@deusto.es helbidera.
Ekitaldia grabatu egingo da eta esteka honetan jarraitu ahal izango da.
