FIRST LEGO League Euskadiren 15. edizioaren aurkezpena Donostiako egoitzan

FIRST LEGO League Euskadiren 15. edizioaren aurkezpena Donostiako egoitzan
2024/02/27
12:00 – 12:30
Prentsa aretoa, Donostiako Udaletxea
 
Otsailaren 27an, FIRST LEGO League Euskadiren 15. edizioaren aurkezpena egingo da prentsaren aurrean, Donostiako egoitzari dagokionez. 6 eta 16 urte bitarteko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen erreferentziazkoa den hezkuntza programak honen Euskadiko lehiaketaren finalak martxoaren 2an izango dira, Bilboko, Donostiako, Arrasateko eta Gasteizko egoitzetan. Lehiaketa Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute, elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, hiru foru aldundien eta Bilbo, Donostia eta Arrasateko udalen laguntza ere badu.


Deustuko Unibertsitatea FIRST LEGO League Euskadiren finalaren antolatzaileetako bat da Donostian (Bilbon ere bada, 2020az geroztik), eta, Donostiako egoitzari lotuta, edizio honetara Donostia Sustapena batu da, babesle nagusi gisa. Gainera, Gipuzkoako erreferentziazko hainbat enpresaren laguntza ere izango da, horien artean, CAF, Salto Wecosystem, Doplay, Alzola eta Ausolan.

Prentsaurrekoan, martxoaren 2an Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean egingo den lehiaketaren ezaugarrien, aurreikusitako jardueren eta parte hartzaileen berri emango da.

Prentsaurrekoan parte hartuko dute:


- Eneko Goia, Donostiako alkatea.

- Xabier Riezu, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko errektoreordea.

- Marisol Garmendia, bigarren alkateordea eta Donostiako Udaleko Tokiko Ekonomia eta Enpleguko zinegotzi ordezkaria.

- Lehiaketan parte hartuko duten eskola taldeen ordezkariak.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>