FIRST LEGO League Euskadiren 16. edizioaren aurkezpena Donostiako egoitzan

Presentación de la 16ª edición de la FIRST LEGO League Euskadi en su sede de Donostia
2025/02/19
10:00 - 10:30
Prentsa aretoa, Donostiako Udaletxea
Gehitu Google Calendarrera

 
Otsailaren 19an, FIRST LEGO League Euskadiren 16. edizioaren aurkezpena egingo da prentsaren aurrean, Donostiako egoitzari dagokionez. 6 eta 16 urte bitarteko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen erreferentziazkoa den hezkuntza programak honen Euskadiko lehiaketaren finalak otsailaren 22an izango dira, Bilboko, Donostiako, Arrasateko eta Gasteizko egoitzetan. Guztira, 170 taldek hartuko dute parte. Lehiaketa Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute, elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, hiru foru aldundien eta Bilbo, Donostia eta Arrasateko udalen laguntza ere badu. Deustuko Unibertsitatea FIRST LEGO League Euskadiren finalaren antolatzaileetako bat da Donostian, bigarren aldiz (Bilbon ere bada, 2020az geroztik). Donostiako egoitzari lotuta, edizio honetara Donostia Sustapena batu da, babesle nagusi gisa. Lehiaketaren babesle dira, halaber, BRTA, Multiverse Computing, CAF eta Salto Wecosystem; eta laguntzaile, Doplay, CIMASUB, Alzola eta Ausolan. Prentsaurrekoan, otsailaren 22an Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean egingo den lehiaketaren ezaugarrien, aurreikusitako jardueren eta parte hartzaileen berri emango da. Prentsaurrekoan parte hartuko dutenak: -Eneko Goia, Donostiako alkatea. -Xabier Riezu, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko eta Hizkuntza politikako errektoreordea. -Ane Oyarbide, Donostiako Udaleko bigarren alkateordea eta Berdintasun, Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotzi ordezkaria. -Lehiaketan parte hartuko duten eskoletako taldeen ordezkariak ere izango dira bertan..
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude