Enpresa Etikari buruzko liburu-sortaren aurkezpena
2023/05/16
18:30 – 20:00
Atrio del CRAI
Maiatzaren 16an, asteartea, 18:30ean, Enpresa Etikari buruzko liburu-sortaren aurkezpena egingo dugu.
Javier Martínez Contreras Etika Aplikatuko Zentroko zuzendariak emango dio hasiera ekitaldiari. Liburu-sortaren argitalpena Etika Aplikatuko Zentroaren misio eta ibilbidearen esparruan kokatuko du. Ondoren, lehenengo bi liburukiak aurkeztuko dituzte Jonatan Caro eta Cecilia Martínez Arellano autoreek.
Segidan, Mikel Larreina DBSko irakasleak etikaz eta enpresaz hitz egingo du eta, amaitzeko, Javier Arellano Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa Ezagutzaren transferentzia eta unibertsitateko eta fakultateko misioaz mintzatuko da.
Zuen zain egongo gara maiatzaren 16an, 18:30ean, CRAI liburutegiaren atarian. Hitzaldien ondoren kafea eta sare-lanerako tartea izango da.