#YoSoyTierraDeAcogida kanpainaren aurkezpena

Presentación de la campaña #YoSoyTierraDeAcogida,
2016/06/22
19:00 - 19:00
Arrupe Etxea
Padre Lojendio, 2. Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Datorren asteazkenean, ekainaren 22an, Arabako eta Bizkaiko Jesusen Lagundiaren obrek, Pertsona Errefuxiatu eta Lekualdatutakoen nazioarteko egunaren harira, Bilbon #YoSoyTierraDeAcogida kanpaina aurkeztuko dugu, #Hospitalidad ekimenarena barruan Ekitaldian  #YoSoyTierradeAcogida manifestua aurkeztuko da, eta pertsona errefuxiatu eta migranteen testigantza izango dugu. Horrela, bizi-baldintza duinak izatearren euren etxeak utzi behar izatea zer den kontatuko digute. Gainera, El Paso antzezlana taularatuko da. Migrazioaren zikloa irudikatzen duten antzezlan laburren sortaren lehen lana da honakoa, Cruz Noguera-k sortua eta Ellacuria Fundazioak eta ALBOANek babestua. Errefuxiatu eta migranteei Europak emandako errefusaren aurrean, Espainiako gizarte obra jesuiten aldetik harrera, elkartasun kultura eta inklusiorako deia egiten dugu. Sinatu manifiestua Bideoa
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude