“Gure izaeraren ispilu” erakusketaren aurkezpena, lehenengo Lehendakaria aukeratu zuteneko 80. urteurrena ospatzeko
2016/12/19
17:00 – 17:30
Auditoriumaren ondoko klaustroa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Lehenengo lehendakaria hautatu zeneko 80. urteurrena gogora ekartzeko ekitaldien barruan, datorren abenduaren 19an, astelehena, iragana eta oraina uztartuko dituen “Gure izaeraren ispilu” izeneko erakusketaren irekiera ekitaldia egingo da. Autorea, Mauro Saravia txiletar argazkilaria da, katalan eta euskaldun erbesteratuen birbiloba.
Bilboko Deustuko Unibertsitatean abenduaren 19tik aurrera ikusgai izango den argazki erakusketaren irekiera ofizialean, obraren autoreaz gain, unibertsitateko Erretoreordea izango da. Ekitaldia arratsaldeko 17:00tan hasiko da eta lehen agurren eta hitzen ondoren, Mauro Saravia argazkilariak, bisita gidatua eskeiniko du bertara gerturatzen diren guztientzat.
“Gure izaeraren ispilu” erakusketak Deustun emango dio amaiera bere ibilbideari. Agirre lehendakariak ikasketak burutu zituen unibertsitatera iritsi aurretik, ordea, bide luzea jorratu du Eusko Jaurlaritzaren eta lehendabiziko lehendakari izan zen Jose Antonio Agirreren 80. urteurren honetan. Bilbon lehen pausoa eman ondoren, Gernikan, Getxon, Durangon eta Gasteizen egon da ikusgai.