The Conversation ikerketa albisteen plataformaren aurkezpena

The Conversation ikerketa albisteen plataformaren aurkezpena
2020/01/23
12:00 – 13:00
Turing aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitateak hitzarmena sinatu du The Conversation albiste plataformarekin, DUn egiten diren ikerketen emaitzak ikusarazteko. Beste urrats bat da ikerketaren zabalkundean, dibulgazioan eta inpaktu sozialean aurrera egiteko.

The Conversation-España erakundearen helburu nagusia da arlo akademikoan, zientifikoan eta ikerkuntzan sortzen den jakintza guztia Espainiako gizarteari eta hispaniar hizkuntzako munduari ezagutzera ematea, plataforma digital independente baten bidez.

Plataforma teknologiko horren eginkizun nagusia da artikuluak hedatzea askotariko gaiei buruz, helburu dutenak gaurkotasuna aztertzea, ezagutza zabaltzea eta berrikuntza zientifikoak ezagutzera ematea.

Artikuluak, ordaindu gabeak, unibertsitateko irakasleek eta ikerkuntzan aritzen diren goi-mailako zentro eta institutuetako adituek sinatzen dituzte. Hizkera eskuragarrian idatzita daude, publiko orokorrarentzat, eta adituaren zorroztasun zientifikoan, datuetan, analisian eta ikuspegian oinarrituta.

Webak aukera ematen du argitalpenen inpaktua ikusteko: zenbat irakurle, zenbat egunkaritan argitaratu den edo zein herrialdetan irakurri den…; horrela, eragina monitorizatu eta kuantifikatu daiteke.

Ekimen honen funtzionamendua eta tresna honetan argitaratzeko modua ezagutarazteko, aurkezpena egingo da 2020ko urtarrilaren 23an, osteguna, 12:00etan, Turing Aretoan (ESIDE eraikina). 

Aurkezpenean izena emateko formularioa .

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>