“Deustories” aldizkariaren aurkezpena
2017/02/21
16:00 – 17:00
Espacio Tokiski
Datorren asteartean, otsailak 21, Deustories aldizkariaren aurkezpena izango da. Proiektua EAZ + Zuzenbidea graduko ikasleek zuzendu dute, Jon Olaizola Alberdik eta Jon López Gorostidik, EAZeko Gradu Amaierako Lanaren barruan egin dute. Deustories aldizkaria sortu da campuseko kide direlako sentimenduaren jabe izan daitezen unibertsitateko elkartea osatzen dutenek: irakasle, ikasle, ikertzaile, langile… Ikasleek diotenez, “Urtarrilaren 18an, Gradu amaierako proiektuaren defentsa egin genuen. Baina, ez dugu horretan geratu nahi eta campuseko eguneroko bizimoduan Deustories errealitate bihurtzea nahi dugu. Aldizkaria campusean sortu da, bertako kide aktiboak izanik, bereziki ELSA zuzenbideko ikasleen elkartearen bidez, kide izatearen sentimenduaren beharra identifikatu dugu eta “Deustories” aldizkariarekin betetzea modu bat da Campusak eman digunaren zati bat itzultzeko”.
Helburua da, epe laburrera, 2016-17 ikasturteko bigarren seihilekoan, Fakultate desberdinetako ikasleen arteko talde sendo bat egitea, antola daitezen eta aldizkaria martxan jar dezaten, horrela kide izatearen sentimendua sustatuko dute eta gradu guztietako ikasleen arteko ezagutza partekatu.