“Derecho y Duelo: Una Mirada Desde el Acompañamiento” Liburuaren Aurkezpena

Presentación de libro: “Derecho y Duelo: Una Mirada Desde el Acompañamiento”
2026/04/27
16:30 - 18:00
Barandiarán aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Izena emateko esteka

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak "Derecho y Duelo: Una Mirada desde el Acompañamiento" liburuaren aurkezpenera gonbidatzen zaitu. Emozioen eraginak nolako garrantzia duten aztertzen du doluko egoeretan, Justizia Administraziora jo behar denean.

Inés Soria Encarnación

Magistratua. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Saileko Espetxe Erakundeetako aholkularia. Karrera judizialeko kide da 2001etik, eta Bilboko Lehen Auzialdiko 2. zenbakiko Epaitegiko titularra eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Salako kidea izan da. Aurretik, Barakaldoko Epaitegietako dekanoa izan zen, 2007an iritsita, Espainiako hainbat epaitegitan erantzukizuna izan ondoren.

Iñaki Subijana Zunzunegui

Magistratua. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea 2021etik. 1990ean hasi zen karrera judizialean. 2001etik Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko kide izan zen, eta 2010etik 2021era arte izan zen bertako presidente. Zuzenbide Penaleko doktorea 2004an. Hainbat liburu idatzi ditu, besteak beste: El principio de protección de las víctimas en el orden jurídico penal: del olvido al reconocimiento eta Una justicia al servicio de las personas, Justicia restaurativa y terapeutica: hacia innovadores modelos de justicia.

Moderatzailea: Ignacio Gómez Marroquín

Psikologiako lizentziaduna eta Aisia eta Giza Baliabideetako doktorea Deustuko Unibertsitatean. Deustuko Unibertsitateko Orientazio Zerbitzuko zuzendaria. Irakaslea Psikologiako Graduan eta Gerontologiako eta Gizarte esku-hartzearen Psikologiako Masterretan. Ebaluazio Klinikoko eta Osasuneko taldeko kidea. Gizarte partaidetzarekin eta adinekoen zahartze aktiboarekin, osasun mental osoarekinn eta laguntza harremanarekin lotutako gaiei buruzko argitalpenak ditu.

* Ekitaldia amaitzean, kopau bat zerbitzatuko da Klaustroan.

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude