2015eko udako Deusto Gizarte Barometroaren emaitzen aurkezpena
2015/06/19
11:00 – 12:00
Prentsa aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Deustuko Unibertsitateak, datorren ostiralean, ekainak 19, Deusto Gizarte Barometroaren 4. edizioaren emaitzak aurkeztuko ditu. Deusto Gizarte Barometroa seihilean behin egiten den inkesta bat da, euskal gizartean kezkarik gehien sortzen duten gaien inguruan herritarrek dituzten iritziak eta lehentasunak biltzen dituena.
Aurkezpena Prentsa Aretoan izango da eta bertan izango dira María Silvestre, proiektuaren zuzendaria, eta Braulio Gómez, koordinatzaile teknikoa.