Deusto Gizarte Barometroaren 8. edizioko emaitzak (2017ko ekaina)
Deustuko Unibertsitateak, ekainaren 23an, ostiralean, Deusto Gizarte Barometroaren zortzigarren edizioaren emaitzak aurkeztuko ditu. Deusto Gizarte Barometroa seihilean behin egiten den inkesta bat da, euskal gizartean kezkarik gehien sortzen duten gaien inguruan herritarrek dituzten iritziak eta lehentasunak biltzen dituena.
Aurkezpena, Prentsa aretoan izango da eta bertan izango dira proiektuaren arduradunak, María Silvestre eta Braulio Gómez.