“Genero berdintasunari buruzko diagnostikoa DUn” emaitzen aurkezpena
Nork ditu oztopo handiagoak lanean eta lanbidean garatzeko? Nortzuk dira gehien lidergo eta botereko espazioetan? Nork du gizarte sustapen handiagoa?
Galdera horiei eta beste batzuei ematen zaie erantzuna Berdintasuneko Batzorde Paritarioak onartu duen Berdintasunari buruzko diagnostikoan. Emaitzen aurkezpena otsailaren 16an eta 17an izango da, Donostiako campusean eta Bilbokoan, hurrenez hurren.
Lanaren lehenengo fase horri esker, Batzordeak berdintasun politikak garatu ahal izango ditu eta lagundu egingo du Unibertsitatearen gizarte-erantzukizun politika ezartzen.